Orain minutu gutxi istripua gertatu da Igartza Oleta kalean, eta emakume bat zauritu da. Herritar batek jakitera eman duenez, Igartza-Oleta, Florentzio Axpe eta Peategi kaleek bat egiten duten bidegurutzean gertatu da istripua. Antza, gidari batek, zebra-bidea gurutzatzen ari zen emakume bat harrapatu du.
Florentzio Axpe kalean egoten den anbulantziako langileek artatu du emakumea, herritarrak jakitera eman duenez, eta zauri larririk ez du.























