Berritsuk eta Txelotxek Igartzan eskainiko dute zerbitzua etzi arratsaldean

2012/01/12
Nork

Berritsuk eta Txelotxek Ludoteka Ibiltaria antolatu dute hirugarren aldiz. Larunbat arratsaldean egingo dute, Igartza ondoko plazan, 16:30etik 19:00etara. Herri erdigunean eskaintzen du zerbitzua Berritsu ludotekak, eta Ezkiaga auzoan Txelotxek. Igartza auzoa eta inguruak dira ludoteka zerbitzurik ez duten eremu bakarretakoak, eta bertako umeek eta gurasoek ludotekak ezagutzeko aukera izan dezaten antolatu dute berriz ere aisia eskaintza.

Adin tarte ezberdinei zuzendutako ekintzak egingo dituzte, eta horietako bakoitzari zuzendutako jokoak eta jolasak jarriko dituzte haurren eskura, ludotekako eguneroko eskaintza zabalduz. Hala, marrazkiak egiteko gunea eta eraikuntza, txilipurdi eta eskulan txokoak egokituko dituzte, eta mahai jolasak eta jolas mugikorrak ere eramango dituzte.

Aurten, berrikuntza gisa, egurrezko joko erraldoiak ere eramango dituztela jakinarazi dute Aisihezi elkartetik: «Bolotan jolasteko aukera izango dute aurten umeek, eta fitxa ezberdinak bakoitza dagokion zulotxoan sartzeko jolasak eta antzerakoak ere emango ditugu». Haurren zentzumenak lantzeko aproposak diren jolasak eta jokoak izateaz gain, «oso dibertigarriak» ere badirela azaldu dute. Hala nahi duten haurrek, aurpegia margotzeko aukera ere izango dute, txotxongiloak egiten ikasiko dute, eta eskumuturrerako pitxiak eta lepokoak nola egin, ipuinak irakurri… izango dira umeek izango dituzten aukerak.

Beharrak asetzeko

Berritsu eta Txelotxe ludotekak kudeatzen dituen Aisihezi elkartearen helburua, ludoteka zerbitzua herriko txoko ezberdinetara eramatea izan da bere sorreratik. Lehen apostua Igartza auzoan egin zuten orain bi urte, eta bertan izan zuen arrera kontuan hartuta erabaki dute aurten ere bertan egitea.

Ludoteka Ibiltaria lehen aldiz antoaltu zuten egunean, ehun ume baino gehiagok parte hartu zuen ekimenean, eta Aisihezikoen balorazioa oso ona izan zen. Horregatik errepikatu dute gainontzeko aldietan ere auzo horretan. Denborarekin herriko beste txoko batzuetan ere Ludoteka Ibiltaria antolatzeko asmoa dutela adierazi dute.

Etiketak: , , , , , , , ,

Gaurko eskaintza
argazkia
Koparia
90,00 €

deskontua

%15

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Blogariak

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)

lasterketak



Gaiak

36ko gerra

hondakinak

Bereziak

gazta

bizi

etxebizitza

literatura

ezkontzak