Beasaingo taldea animatzera kalejiran joateko deia egin die klubak zaleei

2012/05/17
Nork

Beasainek igoera faseko aurreneko partida jokatuko du igandean, Levante B taldearen kontra. Partida 18:00etan izango da, Loinatz zelaian. Kanporaketak duen garrantzia ikusita, eta partida herriko jaietan jokatuko dela kontuan hartuta, klubak taldea animatzera joateko deialdi berezia egin die beasaindarrei. Horretarako, kalejira antolatu dute, herrigunetik Loinatz zelaira joateko. Arratsaldeko bostetan, txaranga eta guzti aterako dira herriko plaza azpitik. “Kalejiran marea txuri-urdin handi bat” osatu nahi dutela azaldu du klubak, eta “Beasain taldearen kamiseta, lepoko txuri-urdina, txapela, ikurriña, turuta edota tronpeta” hartuta joateko deia egin diete herritarrei.

Levante B talde indartsua da; datuak ikusi besterik ez dago. Denboraldi borobila egin dute aurten, 3. mailako VI. multzoan, eta bigarren bukatu dute, liderrarekin 92 puntutan berdinduta. Halere, taldetik azaldu dutenez, “ziur gaude Iker Lasaren gizonek, zale guztien babesarekin kanporaketa aurrera aterako dutela”. Horretarako, ordea, igandean Loinatz futbol zelaia bete nahi dute, “denon artean taldea bultzatzeko”.

Etiketak: , , ,

Gaurko eskaintza
argazkia
Sanagustin kulturgunea
9,00 €

deskontua

%25

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Blogariak

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)

lasterketak



Gaiak

36ko gerra

hondakinak

Bereziak

gazta

bizi

etxebizitza

literatura

ezkontzak