Peña Ruebara igoera eta eskalada praktikak egingo dituzte datorren asteburuan

2012/06/01
Nork

Arrastaka mendi taldekoak, Midi D'Ossau eta Ferrata de Sialara egindako irteeran

Arrastaka Mendi Taldeak, asteburu pasako beste irteera bat antolatu du datorren astebururako (hilak 9 eta 10). Huesca aldera (Aragoi, Espainia) joango dira. Aurreneko egunean, Peña Rueba mendia igoko dute, eta bigarrenean, eskalada praktikak egingo dituzte.

Larunbatean, Varela Portillotik abiatuta, Peña Rueba (1.176 metro) gaina igoko dute. Tontorretik, Riglosko mailoen ikuspegi ederraz gozatuko dute. Bidean, ordea, mendian ibiltzeko modu ezberdinak probatuko dituzte, hala nola bidezidorrak, ferratak, ertzak… eta eskaladarako prestatutako tokietan dauden eskailerak, kateak eta heldulekuak, besteak beste. Peña Ruebara mendebaldetik igo eta hegoaldetik jaitsiko dira, ibilbide zirkularra osatuz. Igandean berriz, La Moran eskalada praktikak egingo dituzte.

Bi ekintza horietan parte hartzeko, bai buruz eta bai fisikoki sendo egon behar dela azaldu dute Arrastakakoek. Parte hartu nahi dutenek, Arrastakak Iturriotz kalean duen lokalean egingo den bilerara joan behar dute. Bilera asteartean, ekainak 5, izango da, 19:30ean. Informazio gehiago nahi duenak, Arrastaka elkartearen webgunea bisitatu dezake, edo 646 855 620 telefono zenbakira deitu. Irteeran parte hartzeko, derrigorrezkoa da federatu txartela izatea.

Etiketak: , ,

Gaurko eskaintza
argazkia
Zaldiak jatetxea
20,00 €

deskontua

%50

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Blogariak

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)

lasterketak



Gaiak

36ko gerra

hondakinak

Bereziak

gazta

bizi

etxebizitza

literatura

ezkontzak