Aizkorriko gaina dute jomuga eta helburu.āBeasaingoāAizkorri Mendizale Elkarteak dena prest du bi urtez behin egiten dutenāAizkorrikoāBirarako. Tomas Salazarren omenez egiten duten probak VI. urtea du aurten. Beasaindik abiatuta, 52 kilometroko bidea egingo dute mendizaleek.
Aizkorri mendizale elkarteko BenitoāAiestaranek azaldu duenez, dagoenekoā120 lagun daude izena emanda, baina aukera igande goizera arte egongo denez, denera 200 bat lagun espero dituzte. Iganderako eguraldiaren prebisioa ez da oso ona, baina aurreko edizioetan, eguraldiak lagundu ez duenean ere, ondo osatu izan dute ibilbidea.
Igandean bertan ere izango da izena emateko aukera, 15 euroren truke. Salbatore auzotik abiatuko dira, igande goizeko 6:00etan. 52 kilometroko ibilbidea da, eta 2.500 metro inguruko gorako desnibela du. Parte hartzaileei, iluntzeko zortziak arteko muga jarri diete ibilbidea osatzeko. Normalean horrelako probetan aritutako edo mendian zaildutako jendea izaten da parte hartzen duena, baina bada ezpada, «oinetako egokiak eta anoa postuetan jatekoa izango bada ere, soinean zer edo zer» eramatea komeni dela diote.
Antolaketa aldetik ere lan handia eskatzen du horrelako proba batek. Aiestaranen arabera, Ā«denera ehun bat lagunĀ» ibiliko dira egun horretan, Ā«anoa postuetan, trasteak eramaten, Gurutze Gorrikoak… lana izaten daĀ».
Kirol fundazioarekin elkarlana
Bestalde,āAizkorriāMendizale Elkarteak eta Kirolaren UdalāFundazioak lankidetza hitzarmena sinatu dute aste honetan bertan. Hala, AizkorrikoāBira antolatzen jarraitzeko alde bakoitzaren Ā«erantzukizunak eta ekarpenakĀ» zehaztu dituzte. Asier Sarriegi zinegotziak eta JonāLoiarte elkarteko kideak sinatu zuten agiria.






















