Dagoeneko martxan da Beasaingo udalekuen hirugarren eta azken txanda, eta aurten, inoiz baino ume gehiagok parte hartu dute udarako antolatu dituzten ekintzetan. Denera, 652 haur eta gaztetxo aritu dira Antzizar kiroldegiko kirol eta aisialdi saioetan, iaz baino %28 gehiago. Igoera hori handiagoa izan da duela hiru urteko datuekin alderatuta, 2009tik, %122 igo baita parte hartze datua. Bestalde, Antzizar kiroldegiko bazkide kopuruak ere gora egin du, eta 5.414 kide ditu guztira. udala
Ekaitz Goikoetxea (Beasain) Kaleak aspaldi utzi zion gorri izateari. Ilargi-izarren distira aski ez eta, etortzea ahaztuko zaion beldur edo, urteroko erritualari jarraiki, gauero-gauero, alderik alde zintzilikatutako bonpila urdin-berde-gorriz [...]
Irakurri gehiago























