
Erakusketa
'Argizaiola 2008' argazki erakusketaren inaugurazioa
BEASAIN, Usurbe Antzokiko Erakusketa Aretoa - 2008-10-11tik 2008-10-18era, 19:00
Urriaren 11an 'Argizaiola 2008' izeneko erakusketa zabalduko dute Usurbe Antzokiko Erakusketa Aretoan. Arratsaldeko zazpietan emango diote hasiera inaugurazioari. Antolatzailea: Argizpi Argazkizale Elkartea
Zinema
Asesinato justo filmearen emanaldia
BEASAIN, Usurbe Antzokia - 2008-10-11tik 2008-10-13era, 17:00,19:30, 10:15
Urriaren 11tik 13ra 'Asesinato justo' filma eskainiko dute Usurbe Antzokian. Larunbatetik astelehenera arratsaldeko zazpiak eta erdietan eta gaueko hamarrak eta laurdenetan izango dira emanaldiak. Igandean arratsaldeko bostetan ere izango da filma ikusteko aukera. Antolatzailea: Beasaingo udala
Irteera
Mendi irteera Beasainmendiko Txutiturrietara
BEASAIN, Beasain - 2008-10-12, 08:00
Aizkorri Mendizale Elkartekoek urriaren 12rako jarri dute hitzordua. Goizeko zortziak aldera Beasainmendiko Txutiturrietara joango dira. Antolatzailea: Aizkorri Mendizale Elkartea
Irteera
BEASAIN, Asmube egoitza - 2008-10-12, 10:00
Asmubeko kideek irteera egingo dute urriaren 12an, goizeko hamarretan. Antolatzailea: Asmube
Ospakizuna
BEASAIN, Loinazko San Martin plaza azpian - 2008-10-12, 14:00
Urriaren 12an herri bazkaria izango da, Loinazko San Martin plazapean. Eguerdiko ordubietan izango da. Txartelak salgai daude Antzizar, Arrano eta Basakana tabernetan. 12 urtera arteko umeentzat 5 euro balioko du txartelak, eta gainerakoentzat, berriz, 15 euro. Antolatzailea: Euskaraz Bai
Kirola
BEASAIN, Bideluze plazan - 2008-10-12, 17:00
Herri kirolez gozatzeko aukera izango da urriaren 12an, arratsaldeko bostetan. Bideluze plazan izango da. Antolatzailea: Euskaraz Bai
Dantza
BEASAIN, Bideluze plazan - 2008-10-12, 17:00
Euskal Dantzen erakustaldia izango da urriaren 12an, Bideluze plazan. Arratsaldeko bostetan Aurtzaka eta Ostadar taldeko dantzariak bilduko dira euren emanaldia eskaintzeko. Antolatzailea: Aurtzaka eta Ostadar Dantza Taldeak
Irteera
Mendi irteera Ataungo Txutiturrietara
BEASAIN, Aitzgorri Mendizale Elkartea - 2008-10-12, 8:00
Beasaingo Aitzgorri Mendizale Elkarteak irteera antolatu du urriren 12rako. Goizeko 8etan aterako dira Beasaindik Ataungo Txutiturrietara joateko. Ibilbidean parte hartu nahi dutenek elkartean eman beharko dute izena ostiralean, urriak 10, arratsaldeko zazpietatik zortzietara. Antolatzailea: Aitzgorri Mendizale Elkartea
Hitzaldia
Hitzaldia: 'Nola eragin seme-alaben hizkuntza ohituretan'
BEASAIN, Udaletxeko Batzar Aretoan - 2008-10-15, 18:30
Urriaren 16an hitzaldia izango da Udaletxeko Batzar Aretoan. Iņaki Eizmendik 'Nola eragin seme-alaben hizkuntza ohituretan' gaiari buruz hitz egingo du. Udaletxeko Batzar Aretoan izango da, arratsaldeko seiak eta erdietan. Antolatzailea: Euskara Saila
Hitzaldia
Hitzaldia:'Haurren txertaketari buruzko informazioan ezkutatzen dena: inoiz esan ez dizutena'
BEASAIN, Udaletxeko Batzar Aretoan - 2008-10-16, 19:00
Urriaren 16an haurren txertaketari buruzko hitzaldia eskainiko dute . Hitzaldiak izen hau du zehazki: 'Haurren txertaketari buruzko informazioan ezkutatzen dena: inoiz esan ez dizutena'. Arratsaldeko zazpietan izango da Udaletxeko Batzar Aretoan. Antolatzailea: Eko-nekazaritza eta Biolur
Zinema
'La Escafandra y la mariposa' filmearen proiekzioa
BEASAIN, Usurbe Antzokia - 2008-10-16, 21:00
Urriaren 16an izango da 'La escafandra y la mariposa' filmearen proiekzioa Usurbe Antzokian. Gaueko bederatzietan izango da eta sarrera hiru euro eta erdi ordaindu beharko da. Antolatzailea: Goieniz Zine Kluba
Hitzaldia
'Haurren txertoari buruzko ezkutuko informazioa: sekula esan ez dizutena' hitzaldia
BEASAIN, Udalbatza-aretoan - 2008-10-16, 19:00
'Haurren txertoari buruzko ezkutuko informazioa: sekula esan ez dizutena' hitzaldia emango du Xabier Uriarte doktoreak Beasaingo udalbatza-aretoan, urriaren 16an, 19:00etan. Antolatzailea: Goierriko Baratza, Ekonekazaritza, Biolur, Bioqiros
Ospakizuna
Erraldoi eta kilikien irteera txistulariek lagunduta.
BEASAIN, Beasaingo kaleak - 2008-10-17, 18:30
Urriaren 17an erraldoi eta kilikiek Beasaingo kaleak hornituko dituzte. Arratsaldeko seiak aldera izango da ekitaldia. Antolatzailea: Beasaingo Udala
Erakusketa
Antzinako motorren 3.erakusketa
BEASAIN, Bernedo - 2008-10-18, 11:00
Antzinako motorren hirugarren erakusketa egingo da urriaren 18an, goizeko hamaiketatik aurrera. Bernedo-enean egongo dira motorrk ikusgai. Antolatzailea: Goierriko motor kluba
Antzerkia
BEASAIN, Usurbe Antzokian - 2008-10-18, 17:00
'Handitan' izeneko antzerkia eskainiko dute Glu Glu produkziokoek, hiru eta zazpi urte bitarteko haurrentzat. Hori urriaren 18an izango da, arratsaldeko bostetan. Usurbe Antzokian izango da eta sarrerak 4 euroko kostua izango du. Antolatzailea: Kultura Saila
Antzerkia
BEASAIN, Usurbe Antzokiko balkoian - 2008-10-18, 18:00
Urriaren 18an, Afariescena taldeak antzezlan motz bat eskainiko du Usurbe Antzokiko balkoian. Arratsaldeko seietan hasiko da ikuskizuna. Antolatzailea: Kultura saila
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
| 27 | 28 | 29 | 30 | 31 | ||
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.