Edukira joan

Goierriko Hitza

Beasain
2008ko uztailak 5, Larunbata

Azken ordukoak

2008-06-30 | 16:54:40

N-1ean, Beasainen, azpiko pasabidea egiten hasi dira

Pasabidea ibilgailuentzat martxan jartzen dutenean ekingo diote Zaldizurretako errotonda egiteari

Gipuzkoako Foru Aldundia ibilgailuentzat azpiko pasabide bat irekitzen hasi da Beasainen N-1ean, Etxegarate alderako irtenbide berria egiteko. Duela egun gutxi hasi zituzten lanak eta 3 hilabeteko epea dute bukatzeko. Aldundiak 300.000 eurotik gorako inbertsioa egingo du Beasaingo N-I errepidearen lotunea eraberritzen, Lazkaora doan GI-2120 errepidearen eta N-Iaren lotunearen arteko bidegurutzean egitekoa den biribilgunea eraikitzerako orduan zirkulazioan sor litezkeen arazoak konpontzeko, esan dutenez. Inguru horretan trafiko handia biltzen denez gero osasun zentro zaharreko biribilgunearen obrak hasten direnean arazoak sortu ahal daitezkeeka aurreikusi dute, Lazkaorako errepidean (GI-2120) eta N-I errepidearen Beasaingo lotunean. Horregatik, prebentzio gisa, osasun zentroko biribilgunearen obrak hasi aurretik,azpiko pasabidea arazo horientzat konponbidea izan daitekeela uste dute.

Ez du erantzunik

2008-06-23 | 16:44:44

Espainiako txapelketa irabazi du Zuma-Hine taldeak

Futbol 7-ko taldeak garaipena lortu du Madrilen

Bigarren urtez segidan Espainiako txapelketa irabazi du Beasaingo Zuma-Hine taldeak. Jokatu dituen goi mailako zortzi txapelketetatik zortziak irabazi ditu zazpiko futboleko talde beasaindarrak.

Ez du erantzunik

2008-06-11 | 12:13:19

Hondakinak sailkatzeko eta birziklatzeko Garbigunea zabalduko dute Beasainen bihar

Sasieta Mankomunitateak eskaintzen duen zerbitzua herritarrek, dendek eta tailer txikiek erabili ahalko dute

Sasieta zabortegiaren ondoan Garbigunea zabalduko dute bihar Beasainen, hondakinak sailkatzeko eta birziklatzeko. Mankomunitateko arduradunen esanetan, "hondakinak berreskuratzeko zentro berria izango da Goierrirentzat". Astelehenetik larunbatera egongo da zabalik.

Ez du erantzunik

2008-06-10 | 18:19:18

Amuarrain eta barbo lehiaketa antolatu du aurrenekoz Aitz-Zorrotz elkarteak Beasainen, larunbaterako

Elkartea sortu zutela 75 urte bete dira

Ospakizun urtea dute Beasaingo Aitz-Zorrotz elkartekoek, 75 urte betetzen baitira elkartea sortu zutela. Arrantza eta ehiza bultzatzeko asmoarekin jaio zen elkartea. Urteurrenarekin lotuta larunbaterako, ekainak 14, amuarrainen eta barboen I. arrantza txapelketa antolatu dute, Oria errekako uretan egingo dena, Beasainen. Txapelketa gaztetxoei zuzenduta dago, eta bi mailatan jokatuko dute, infantiletan , 12 eta 14 urte bitartekoek eta alebinek, 12 urtez azpiko gaztetxoek. Arrantza txapelketan izena egunean bertan eman beharko da Igartzan, goizeko zortzietatik zortziak eta erdietara bitartean. Txapelketa, berriz, ordu erdi beranduago hasiko da, goizeko bederatzietan eta eguerdiko hamabiak bitartera arte iraungo du. Sari-banaketa 12:30eatik aurrera egingo dute.

Ez du erantzunik

2008-05-28 | 19:17:48

Eusko Jaurlaritzak astebeteko epean aurkeztuko du Beasainerako Hezkuntza Proposamena

Ekainaren 17ra arteko epea dute ikastetxeetako ordezkari guztiek euren eskaerak egiteko

Eskola Maparen inguruko eztabaidak aurrera jarraitzen du. Hezkuntza sailaren proposamenak aldeko eta kontrako iritziak jaso ditu. Kontrakoen artean nabarmenena Alkartasuna Lizeoarena da, Eskola Kontseiluak ez diolako onespenik eman, aho batez hartutako erabakian. Jaurlaritzak astebeteko epean Hezkuntza Proposamena aurkeztuko duela hitz eman du, bestetik.

10 erantzun

2008-05-26 | 19:11:49

Eurokopa irabazi du Beasaingo Zuma GH taldeak

Sueziari 2-0 irabazi zion finalean

Eurokopa irabazi dute Suitzan Futbol 7ko Beasaingo Zuma GH taldekoek. Finala Sueziaren aurka larunbatean jokatu zuten, 2-0eko garaipena lortuz. «Ikaragarria izan da», zioen gaur Koldo Zaldua taldekideak, artean bidaian zirela, etxerako bueltan autobusez. Futbol 7ko jokalariak lehengo astean Eurokopa jokatzera Suitzara joan ziren. Guztira zazpi selekzio lehiatu dira, eta Beasaingoek Espainiako selekzioa ordezkatu dute.Europako zazpiko futboleko talde onenak elkartu dira Suitzan, UEFAk antolatutako Eurokopa jokatzeko. Selekzio hauek jokatu dute Kopa: Suitza, Italia, Herbehereak, Suedia, Austria, Alemania, Frantzia eta Espainia.

4 erantzun

2008-05-19 | 15:11:40

Beasaingo Antzizar kirolgune berrituko zerbitzuetarako abonu bakarra aterako dute urrian

Kirola egiteko, erlaxatzeko, jolasteko eta dibertitzeko instalazioak izango direla dio Udalak

Ekaina bukaerarako ireki nahi dute Antzizar kirolgunea, berrikuntza eta erakinaren zabalkuntza lanak bukatuta. Bertako arduradunek azaldu dutenez urritik aurrera abonu bakarra jarriko dute martxan, eta harekin instalazio guztiak erabili ahalko dira, prezio osagarririk ordaindu beharrik gabe.Jon Alkaiaga Udaleko kiroletako arduradunak, Julene Hidalgok Kiroletako zinegotziak eta Patxi Plazaola Beasaingo alkateak prentsari kiroldegiko obren garapena erakutsi die gaur goizean,eta ekaina bukaerako zabaltzea espero dutela gehitu dute. Herritarrek gero eta kirol eta aisia eskaera handiagoak egiten dituzte, eta erakundeen lana da haiei erantzutea », Antzizar kirolguneko arduradunek azaldu dutenez. Testua testua testua testua testua testua.

Ez du erantzunik

2008-05-17 | 13:05:40

Hiru gizonezko atxilotu dituzte Beasainen lapurreta egitea leporatuta

Galdategi batetik 10.000 euroko balioa zuten materiala ateratzen ari ziren

Ertzaintzak hiru gizonezko atxilotu zituen atzo gauean Beasainen. Herrizaingo saileko iturrien arabera, Galdategi batetik 700 kilo material atera nahian ari ziren, atzeman zituztenean. Material hauek, 10.000 euro inguruko balioa zuten. Ertzaintzak azaldu duenez, azken hilabeteetan salaketa ugari jaso zituzten. Honen ondorioz, bigilantzia sistema bat jarri zuten galdategiaren inguruan. Hiru atxilotuak, 23 eta 26 urte arteko gizonezkoak dira, eta denek ere, antzeko aurrekariak zituzten, Ertzaintzaren arabera.

2 erantzun

Agenda

Zinema

"El increible Hulk" filma
BEASAIN, Usurbe Antzokia - 2008-07-05

Zinema

"El increible Hulk" filma
BEASAIN, Usurbe Antzokia - 2008-07-06

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.