
2008-05-02 | 17:50:24
Kirola
Nelson Pig eta Potrozorri taldeek jokatuko dute Beasainen futbitoko finala
Astelehenean erabakiko da, koadrila egunean, 32. edizioko irabazlea
Lagun arteko areto futbol txapelketako finala astelehenean jokatuko da Beasainen, ohi den bezala jaietako koadrila egunean. Eta aurrez aurre txapelketako bi faborito izango dira: Nelson Pig eta Potrozorri taldeak. Finala 11:30ean hasiko da La salle ikastetxeko patioan. Aurten 32 taldek eman dute izena txapelketan, iaz baino bat gutxiagok. Gutxi gora-behera azken urteotan kopurua mantendu egin da. 32 talde horietatik 24 dira Beasaingoak eta gainerakoak Ordiziakoak, Lazkaokoak eta Alegiakoak dira, besteak beste. Askorentzat txapelketako faborito nagusia Nelson Pig taldea da aurten ere, finalistetako bat. Eskarmentuko taldea da haiena, Hirugarren Mailan jokatutako hainbat jokalari ditu; hala nola Egoitz Sukia, Jon Torres, Mikel Aldanondo eta Iker Ramirez. Hala ere, finalean aurkari izango duen Potrozorri taldea ere ez da ekipo makala, txapelketa ona egin du gainera, eta esperientzia badu, hiru final irabazi baititu lagunarteko areto futbol txapelketan Beasainen.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.