
2008-05-12 | 16:01:48
GIZARTEA
Atzegi elkarteak kanpaina hasi du gaur, adimen urritasuna duten lagunen
Enpresei Atzegizale egiteko deia egin diete
Atzegik Gipuzkoako Adimen Urritasuna Duten Pertsonen Aldeko Elkarteak, sentsibilizazio kanpaina jarri du gaur martxan, 'Lantokian ikusiko duzu!' lelopean. Kanpainaren arduradunek adimen urritasuna duten lagunei buruz esan dutenez, «orain ia ez ditugu lanean ikusten, ez daude gure enpresan, saltokian edo supermerkatuan. Baina gure ondoan lanean egon nahi dute eta horretarako gai dira. Auzoan, zinean edo eskolan dauden bezalaxe. Noizko lan munduko integrazioa? Prestatuta dauden lanpostuan beste edonork bezala erantzuten dute. Hori lortzen laguntzen baduzu, atzegizale izango zara. Kolaboratzeko eman zure datuak edo enpresetan informazioa zabaldu dezaketen beste pertsonei»», adierazi dute. Hala, Atzegik azken kanpaina honen inguruan eskuorriak atera ditu eta bertan norberaren datuekin bete beharreko taula bat agertzen da, Atzegizale egin nahi dutenentzat. Taula bete eta bidaltzen dutenek elkartearen buletina jasoko dute eta Atzegizale egiten diren enpresek jasoko dituzten laguntzei buruzko informazioa emango zaie. Gureak, babestutako enplegu-enpresak, kontratuak bideratu eta lagundu egingo ditu.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.