
2008-05-28 | 19:17:48
Hezkuntza
Eusko Jaurlaritzak astebeteko epean aurkeztuko du Beasainerako Hezkuntza Proposamena
Ekainaren 17ra arteko epea dute ikastetxeetako ordezkari guztiek euren eskaerak egiteko
Eskola Maparen inguruko eztabaidak aurrera jarraitzen du. Hezkuntza sailaren proposamenak aldeko eta kontrako iritziak jaso ditu. Kontrakoen artean nabarmenena Alkartasuna Lizeoarena da, Eskola Kontseiluak ez diolako onespenik eman, aho batez hartutako erabakian. Jaurlaritzak astebeteko epean Hezkuntza Proposamena aurkeztuko duela hitz eman du, bestetik.
bat | 2008-06-02
galdera baino akusazioak gehiago... zuk ere ez duzu ba askoz gehiago merezi
REQUIEM | 2008-06-01
Gobernukoak porkulo hartzera bidaltzen dituk eta galderak egiten dituenari lotsagabe deitzen diok. Lotsa gutxi behar dik eskola publikoa norberaren mesederako ibiltzeko. Baina lasai, denborak norbera bere lekuan jartzen dik eta txerri guztiei iristen zaiek San Martin eguna.
bat | 2008-06-01
inozoa bai, inozoa eta lotsagabea. Ez duzu erantzun gehiago merezi
Herritar inozoa | 2008-05-30
Lizeon bakarrik babarrunak lapurtuko balira, gaitz erdi. Guggenheim, Majori...
bat | 2008-05-30
\"euren gustoko jandea mantentzea barruan!\", eta \"Hezkuntza ez da luxu bat eta ez du izan behar gizartean desberdintasunak sortzeko eta itxuraz zuetako batzuk hala nahiko zenukete.\"???? Uste dut erantzunik ere ez duzula merezi... Gauza bat bakarrik esango dizut; bestearen platera beteta dagoenean eta norberaren hutsik, besteari babarrunak nola lapurtu pentsatzen ibili beharrean hobe izaten da norberarena hutsik zergatik dagoen jakiten saiatzea
Herritar inozoa | 2008-05-30
Galdera batzuk ea argitzen dizkidazuen: 1.- Noiztik erabil daiteke Eskola Publiko bat kultur erakunde batentzat dirua biltzeko (AKE)? 2.- Non argitzen dira urtean zehar jasotako 60.000 euroen kontuak? 3.- Guraso Elkartean diru horren auditoriarik egiten al du? 4.- Zenbat gainsoldata ditu AKEko arduradunak, zuzendari eta Eskola Kiroleko idazkaritzaz gain? 5.- Txolloa bukatzeko beldur? 6.- Noiztik dagokie gurasoei Eskola Mapa erabakitzea? Beasaingo alkate jaunak Abiadura Haundiko trena igaro edo ez utziko al dizuete erabakitzen?Ez al dira bere politikalagunak Eskola Mapa erabakiko dutenak? Mila esker.
xenpelar | 2008-05-29
Bai horixe, urtetan Lizeoak (edota LIZEOk esan beharko genuke umeei zintzilikatu dizkiozuen txartelen arabera, "LIZEO BAI") izan duen matrikula eskaera andana izkutatu du, eta arrazoia? Ez barematu behar izatea eta euren gustoko jandea mantentzea barruan! Bestalde Gobernua betiko moduan... Hemeroteka begiratu eta topatu Eusko Legebiltzarrak (alderdi politiko guztien eskaeraz) aginduriko lana Hezkuntza Sailari agindurikoa: Mapa Eskolar berria diseinatzeko irizpideak prestatu zezala eta hau martxan jarri. Beraz, Beasainek zer lortu du behingoz EAEtik kanpo geratzea gai honetan Alkate guapoena duelako edota herri honetako alderdi eta jende atzerakoi guztia zerbaitetan ados jarri zaretelako? Hezkuntza ez da luxu bat eta ez du izan behar gizartean desberdintasunak sortzeko eta itxuraz zuetako batzuk hala nahiko zenukete.
bat | 2008-05-29
Ezkutatu? Zer den jakin gabe hitz egitea... Zenbat urte daramatza Lizeok hirugarren linea eskatzen matrikulazio eskaera handiegiak zituelako? Gauzak ondo doazenean zerbaitegatik izaten da.
herritar inozoa | 2008-05-29
beti eman eta eman, tarteka hartzea ere tokatu egiten da. zergatik ezkutatu dizkio urteetan matrikulazio datuak Lizeok administrazioari?
bat | 2008-05-29
Gobernua betiko moduan porkulo eman nahian. lehendabizi ezkutuan plana prestatu eta gero inposatzera etorri, ederki. Joan daitezela beraiek porkulo hartzera
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.