Edukira joan

Goierriko Hitza

Beasain
2008ko urriak 11, Larunbata

2008-06-23 | 16:44:44

Kirola

Espainiako txapelketa irabazi du Zuma-Hine taldeak

Futbol 7-ko taldeak garaipena lortu du Madrilen

Bigarren urtez segidan Espainiako txapelketa irabazi du Beasaingo Zuma-Hine taldeak. Jokatu dituen goi mailako zortzi txapelketetatik zortziak irabazi ditu zazpiko futboleko talde beasaindarrak.

Beasaingo Zuma-Hine taldeak garaipenak biltzen jarraitzen du bata bestearen atzetik, etenik gabe. Duela aste gutxi taldeak Eurokopa irabazi bazuen, oraingoan Madrilen Espainiako Txapelketa irabaztea lortu dute, zazpiko futbolean. Eta horrekin zortzi dira segidan irabazi dituzten txapelketak.

Guztira hamasei taldek parte hartu dute asteburuan Madrilen jokatu den txapelketan. Finala igandean jokatu zuten, beste euskal talde baten aurka, Barakaldoren auka. Finaleko partida husnako berdinketarekin bukatu zen, eta azkenean penaltietara erabaki zen irabazlea: Zuma-Hine.

 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.