
2008-06-30 | 16:54:40
Azpiegiturak
N-1ean, Beasainen, azpiko pasabidea egiten hasi dira
Pasabidea ibilgailuentzat martxan jartzen dutenean ekingo diote Zaldizurretako errotonda egiteari
Gipuzkoako Foru Aldundia ibilgailuentzat azpiko pasabide bat irekitzen hasi da Beasainen N-1ean, Etxegarate alderako irtenbide berria egiteko. Duela egun gutxi hasi zituzten lanak eta 3 hilabeteko epea dute bukatzeko. Aldundiak 300.000 eurotik gorako inbertsioa egingo du Beasaingo N-I errepidearen lotunea eraberritzen, Lazkaora doan GI-2120 errepidearen eta N-Iaren lotunearen arteko bidegurutzean egitekoa den biribilgunea eraikitzerako orduan zirkulazioan sor litezkeen arazoak konpontzeko, esan dutenez. Inguru horretan trafiko handia biltzen denez gero osasun zentro zaharreko biribilgunearen obrak hasten direnean arazoak sortu ahal daitezkeeka aurreikusi dute, Lazkaorako errepidean (GI-2120) eta N-I errepidearen Beasaingo lotunean. Horregatik, prebentzio gisa, osasun zentroko biribilgunearen obrak hasi aurretik,azpiko pasabidea arazo horientzat konponbidea izan daitekeela uste dute.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.