Edukira joan

Goierriko Hitza

Beasain
2008ko uztailak 5, Larunbata

Azken ordukoak

2008-05-14 | 10:24:38

Kanadak Iban Apaolaza presoa kanporatzeko agindu du

Quebec-en preso dago beasaindarra iazko ekainetik; helegitea jarriko du

Iban Apaolaza presoa Kanadatik kanporatzeko agindua eman du hango gobernuak. 2007ko ekainaren 20an atxilotu zutenetik Quebec-eko Montreal hiriko Riviere des Prairies espetxean dago beasaindarra, eta martxoaren 26tik 28ra bitartean egin zioten estradizioaz erabakitzeko bista. Orain, Kanadak handik kanporatzeko agindu du.

Ez du erantzunik

2008-05-13 | 12:11:18

Eurokopa jokatzera Suitzara joango da Beasaingo Zuma GH tadea

Datorren astean joango dira Futbol7ko jokalariak

Eurokopa jokatuko dute Futbol 7an Beasaingo Zuma GH taldekoek, datorren asteburuan. Zuma GH taldea 2002.urtean sortu zen. Beasaingo areto futboleko txapelketan urtetan eta urtetan parte hartu ondoren ordura arte Zumazuritze taldea izandakoari jarraipena emanez sortu zuten talde berria: Zuma GH. Gipuzkoako txapelketako hirugarren mailan hasi zuten euren ibilbidea. Iaz, gorengo mailan, Espainiako txapelketa eta Iberiar Penintsulakoa irabazi zituzten.

Ez du erantzunik

2008-05-12 | 16:01:48

Atzegi elkarteak kanpaina hasi du gaur, adimen urritasuna duten lagunen

Enpresei Atzegizale egiteko deia egin diete

Atzegik Gipuzkoako Adimen Urritasuna Duten Pertsonen Aldeko Elkarteak, sentsibilizazio kanpaina jarri du gaur martxan, 'Lantokian ikusiko duzu!' lelopean. Kanpainaren arduradunek adimen urritasuna duten lagunei buruz esan dutenez, «orain ia ez ditugu lanean ikusten, ez daude gure enpresan, saltokian edo supermerkatuan. Baina gure ondoan lanean egon nahi dute eta horretarako gai dira. Auzoan, zinean edo eskolan dauden bezalaxe. Noizko lan munduko integrazioa? Prestatuta dauden lanpostuan beste edonork bezala erantzuten dute. Hori lortzen laguntzen baduzu, atzegizale izango zara. Kolaboratzeko eman zure datuak edo enpresetan informazioa zabaldu dezaketen beste pertsonei»», adierazi dute. Hala, Atzegik azken kanpaina honen inguruan eskuorriak atera ditu eta bertan norberaren datuekin bete beharreko taula bat agertzen da, Atzegizale egin nahi dutenentzat. Taula bete eta bidaltzen dutenek elkartearen buletina jasoko dute eta Atzegizale egiten diren enpresek jasoko dituzten laguntzei buruzko informazioa emango zaie. Gureak, babestutako enplegu-enpresak, kontratuak bideratu eta lagundu egingo ditu.

Ez du erantzunik

2008-05-09 | 13:02:40

Julen Gonzalez lider da Bidasoako Itzulian, atzo etapa irabazita

20 urteko beasaindarrak ezustekoa eman zuen Hondarribian

Julen Gonzalez (Azpiru-Ugarte) afizionatu mailako txirrindularia Bidasoako Itzuliko liderraren elastikoa soinean duela jokatuko du gaurko etapa (Oiartzun-Oiartzun, 128 km). Atzo ezustekoa eman eta esprintean irabazi zuen Gonzalezek Hondarribiko harrizko kaleetan. Etapa ez ezik, sailkapenean lidertzan jarri da beasaindarra.

Ez du erantzunik

Festa egun handia da gaur Beasainen

2008-05-05 | 16:26:38

Festa egun handia da gaur Beasainen

Prozesioa ospatzearekin batera koadrilek blusak atera dituzte kalera

Beasaingo jaien barruan Koadrila Eguna ospatzen ari dira gaur. Laguntaldeak eguerditik blusak jantzitadabiltza kalean gora eta behera, egun osoan, jai giroa jartzen lagundu duten txarangekin batera. Beasaingo kaleetan festa giroa presente dago bazter guztietan. Eguna, ohitura jarraituz, prozesioarekin hasi dute. Andre Maria Zeruratuaren Elizatik Loinazko San Martinen baselizara prozesioan joan ziren txistulariak eta dantzariak lagun dituztela. Koadrilen arteko futbito txapelketa, bestalde, Nelson Pig taldeak irabazi du 3-2ko emaitzaz luzapenean. Koadrilek atera dituzte blusak eta datozen orduetan ekitaldi ugari izango da Beasainen.

Ez du erantzunik

2008-05-02 | 17:50:24

Nelson Pig eta Potrozorri taldeek jokatuko dute Beasainen futbitoko finala

Astelehenean erabakiko da, koadrila egunean, 32. edizioko irabazlea

Lagun arteko areto futbol txapelketako finala astelehenean jokatuko da Beasainen, ohi den bezala jaietako koadrila egunean. Eta aurrez aurre txapelketako bi faborito izango dira: Nelson Pig eta Potrozorri taldeak. Finala 11:30ean hasiko da La salle ikastetxeko patioan. Aurten 32 taldek eman dute izena txapelketan, iaz baino bat gutxiagok. Gutxi gora-behera azken urteotan kopurua mantendu egin da. 32 talde horietatik 24 dira Beasaingoak eta gainerakoak Ordiziakoak, Lazkaokoak eta Alegiakoak dira, besteak beste. Askorentzat txapelketako faborito nagusia Nelson Pig taldea da aurten ere, finalistetako bat. Eskarmentuko taldea da haiena, Hirugarren Mailan jokatutako hainbat jokalari ditu; hala nola Egoitz Sukia, Jon Torres, Mikel Aldanondo eta Iker Ramirez. Hala ere, finalean aurkari izango duen Potrozorri taldea ere ez da ekipo makala, txapelketa ona egin du gainera, eta esperientzia badu, hiru final irabazi baititu lagunarteko areto futbol txapelketan Beasainen.

Ez du erantzunik

Bota dute Loinatz jaien hasierako suziria

2008-05-02 | 16:22:37

Bota dute Loinatz jaien hasierako suziria

Mariren jaitsierarekin lehertuko da festa Beasainen, gaur gauean

Gaur eguerdian bota dute Beasaingo Loinatz jaien hasierako suziria udaletxeko balkoitik. Ondoren, txistularien udal bandak eta musika eskolako txistulariek alaitu dituzte herriko kaleak. Arratsalde partean hainbat ekitaldi izango badira ere, gaur gaueko Mariren jaitsieraren ondoren lehertuko da festa Beasainen.

Ez du erantzunik

2008-04-30 | 15:57:47

Kontzertu ugari izango da ostiralean Beasainen festen hasierarekin batera

Txosna Batzordeak antolatuta Lisabö, Willis Deumond eta Zero musika taldek joko dute

Ostiralean hasiko dira Beasaingo festak. Lehenengo egunerako kontzertuak antolatu dituzte. Alde batetik, Txosna Batzordearen ekimenez Lisabo, Zero eta Willis Deumond musika taldeek joko dute Txosna Gunean, gaueko hamaiketatik aurrera. Bideluze plazan, beste alde batetik, Dogma Proiekt talde goierritarraren kontzertua izango da gaueko hamaika eta erdietan.

Ez du erantzunik

Agenda

Zinema

"El increible Hulk" filma
BEASAIN, Usurbe Antzokia - 2008-07-05

Zinema

"El increible Hulk" filma
BEASAIN, Usurbe Antzokia - 2008-07-06

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.