Edukira joan

Goierriko Hitza

Beasain
2008ko abuztuak 28, Osteguna

Eztabaidak

goierri

2007-02-13

Kalebarren-Areizaga plaza

Zer iruditzen zaizu Kalebarren-Areizaga plaza berritzeko Zumarragako eta Urretxuko udalek egin duten kudeaketa?

Jasotako mezuak:

7

izar | 2007-03-30

Lotsagarria iruditzen zait urretxuko alkateari bururatu zaion ideia: potros enparantza hainbeste denboraz itxita izatea, norantza bakarreko kale bihurtzea,... nabari da bere etxe ondotik ez dela trafikorik pasatzen!! Eta bestalde 2 herriotan dagoen trafiko arazoa ikusita oraindik eta ilara luzeagoak sortzen ari dira bere burutazio majiko hauen ondorioz!!!

6

Aitor | 2007-02-14

Milesker erantzun didanari. Ba orduan alperrikako lana iruditzen zait. Bidea dagoen moduan utzi nahi badute.... Beste Pellokeri bat ordun. A ze desastrea, GURE DIRUA HORRELA ALPERRIK GASTATZEKO AURPEGIRIK EZ IZAN!!!!!!!!!!!!!!!!

5

2007-02-14

Aitorri erantzunez: Irakurri dudanaren arabera, kaminoari dagokionez aldaketa bakarra lurra asfaltatua izango dela, kaminoaren dimensioak lehengoen berdinak izaten jarraituko dutelari. Enparantza barruko adokina hormigon inpreso deritzanagatik aldatuko dute Urretxuko Iparragirre kalean bota zutenaren tankerakoa. Eta bidegorria markatuko dute asfalto gorrriz. Oinezkoen zatia ere garbitu egingo dute oinezkoen pasoa erraztuz bidea zuzenean eginez jardinak alboetan jarriz bidea zuzen egon dadin. Eta gainerakoan ba lorontzi berriak, jardinak txukundu, farola berriak, betikoa itxura aldatze superfizial sakoneko arazoak ikutu gabe. Urretxuko udalak gustoko dituen itxura aldatze superfizialak.

4

Zumarratar1 | 2007-02-14

Baleike beharrak ala eskatuta Zumarragak ere bere zatia berritu behar izatea. Baina garbi dago, behar hori orain izatea Urretxuren errugatik dela. Horrenbeste denboran hola egon eta gero ez al gara bada kapazak 2-3 hilabete itxoiteko trafiko estudioak zer dioen jakin arte? Gaur nolabait itxuraaldatu, bihar berriz ere konpontzeko mesedez. Seriotasun gutxi. Plaza horretan birmoldaketa serioagoa behar da, ez itxuraaldatze soil bat bidegorria markatu lurra berritu eta lorontzi berriak jarri? Hori al da guztia... mesedez. Hori egin behar al dezue bakarrik? Hobe dagoen bezela uztea hori egiteko behintzat. Plaza horrek beste distribuzio baten behar garbia du, ez baitago ezertarako tokirik, ez kotxeak pasatzeko, ez oinezkoentzat Urretxua aldean jardin kuadrotxo pila daude pertsonen pasoaren estorbuan eta aldi berean ez dago sustantziko berdegunerik. Kotxeentzat ere zer esanik ez politenako kurba... peatonalizazioa dela (Zumarrak itxi duela, Urretxuk hurrengoan)... Plaza horrek estudio sakon bat behar du eta era guztietako birmoldaketa. Ez det uste Urretxuren jokuan erortzeak pena merezi duenik, holako itxura aldaketa triste bat egitea besterik gabe, baliteke beharra aginduta izatea baina... Antzematen da bai hauteskundeak gainean direla... Estenatoki edo Kioskoaren ideia hasera batean ondo iruditzen zait, baina lehen esan bezala guzti hau estudio sakon baten ondorio behar luke, estudioak egin plazaren erabilpenari buruz, trafikoari buruz(badirudi hau egiten ari direla baina zertarako balioko du ba, bi herrietako zonarik konfliktiboenean estudioaren emaitzak jakin gabe birmoldatzen ari badira?)...Eta guztia ondo pentsatu ondoreneko zerbait izan beharko luke eta ez alderantziz. Nahiko argumentu zenuan Zumarragako udala joku honetan ez erortzeko baina... (Hauteskundeak, jendea zer ote dio...) Atzo momentu ez dela bazenioen eta gaur ere berdina badiozu zertara dator bertan dirua gastatzea bihar berriz ere birmoldatu beharra egongo behar bada Trafiko estudioari kasu egiteko? Edo trafiko estudio egin bai baina pikutara honek agintzen dituen aldaketak? Nere izenean txapuzarik Ez! Pena da Zumarragako udala Pelloren jokuan erori eta amen amen egin izana. Elekzioegatik ote da?Jendearen zer esanagatik? Zergatik baina ez dator bat, nire ustez arrazoi guztiz, azken hilabeteotan eman dituen argumentuekin. TXAPUZAIK EZ!

3

Aitor (Urretxu) | 2007-02-13

Nik ez nioke aurpegirik inori atera nahi erabat lotsagarria iruditzen baizait bien jarrera. Argi daukadana da, areizaga kalebarren enparantzaren egoera lotsagarria dela, besterik gabe lotsagarria. Konpondu behar dela dudarik ez, baina uste dut oraingo honetan Urretxu udala azkarregi hasi dela. Asteburu honetan egunkarian irakurri dudana egia bada, bi herriak trafiko estudioaren zain daude, eta ezer egin aurretik estudioaren emaitzak aztertzea ezinbestekoa da. Berriz diot EZINBESTEKOA. Eta hala bada Zumarragako udalaren burujabetasuna ez dakit non geratu den, ez dut ulertzen zergatik egin dion men Pellok eskatutakoari. Zehazki ba al dauka norbaitek proiektuaren berri? Zertan datza? Aldatu behar al dute errepidearen kokalekua? Zabaldu behar al dute errepidea?

2

Andrés | 2007-02-13

Urretxuk bere kabuz hasi ditu obrak, trafiko eta mugikorstasun ikerketari itxoin gabe. Asunto honetan uste dut Zumarragako Alkateak arroia daukala esaten duenean Urrtxuko Alkateak egiten duela "politica de hechos consumados". Orain Zumarragako Udalari ez zaio geratu beste bat, hau da, bere zatia errematatzea eta gainera ideia oso ona proposatu du, eszenatoki fijo bat Kalebarren-Areizaga plazan beharrezkoa zen. Hala ere, esan dudan bezala, Zumarragak berriro irentsi behar izan du "txapuza" honekin, zeren eta honek arazo asko ekarri ditzazke etorkizunean: plaza peatonalizatzen bada, adibidez, agian zorua (pabimentua) berrio aldatu beharko da. Beti bi alkatei entendimentu falta leporatzen zaie, eta hori dirudienez egia da, gertatutakoa ikusita, baina ez da bakarrik hori, konturatzen bagara Urretxuko Udalak egiten ditu gauzak bere kabuz (biribilgunea, kaleak norabide bakarrean jarri edo ta moztu asteburuetan,...) inorekin kontatu gabe, eta gero gerokoak (hau da, Zumarragakoa transigitu behar du).

1

Andrés | 2007-02-13

Urretxuk bere kabuz hasi ditu obrak, trafiko eta mugikorstasun ikerketari itxoin gabe. Asunto hontan uste du Zumarragako Alkateak arroia daukala esaten duenean Urrtxuko Alkateak egiten duela "politica de hechos consumados". Orain Zumarraga Udalari ez zaio geratu beste bat, hau da, bere zatia errematatzea eta gainera ideia oso ona proposatu du, eszenatoki fijo bat Kalebarren-Areizaga plazan beharrezkoa zen. Hala ere, esan dudan bezala, Zumarragak berriro irentsi behar izan du "txapuza" honekin, zeren eta honek arazo asko ekarri ditzazke etorkizunean: plaza peatonalizatzen bada, adibidez, agian zorua (pabimentua) berrio aldatu beharko da. Beti bi alkatei entendimentu falta leporatzen zaie, eta hori dirudienez egia da, gertatutakoa ikusita, baina ez da bakarrik hori, konturatzen bagara Urretxuko Udalak egiten ditu gauzak bere kabuz (biribilgunea, kaleak norabide bakarrean jarri edo ta moztu asteburuetan,...) inorekin kontatu gabe, eta gero gerokoak (hau da, Zumarragakoa transigitu behar du).

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.