
Ezkiagako futbito txapelketa finalerdietan
m. del olmo
Finalerdien fasean sartu da Beasaingo Ezkiaga auzoko futbito txapelketa. Asteburu honetan bi partida jokatuko dituzte; biak ala biak gaur izango dira.
Lehenengo partida 16:00etan hasiko da gaur. IBR eta Kiño+8 izango dira aurrez aurre. Behin neurketa hori bukatu eta gero, bigarren partidari ekingo diote, 17:00etan, Ponte Sotana taldea Hezurbeltz taldearen kontra.
Txapelketako finala uztailaren 12an jokatuko dute, datorren igandean alegia, eta hura ere Murumendi ikastetxeko kirolgunean izango da. Aurten 13 taldek eman dute izena Ezkiagako XIII. Futbito Txapelketarako. Finalerdietara ailegatu diren talde guztiak Goierrikoak dira.
Musika
Triki-afaria
LAZKAO, Maizpideko jangelan - 2008-08-28
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.