
Futbolean jokatzeko deialdia
KirolaDatorren denboraldian futbolean aritu nahi duten umeek eta eta gaztetxoek Igartza zelaira joan behar dute.
m. del olmo
2008-2009 denboraldian futbolean jokatu nahi duten gazteentzat deialdia egin du Beasain Kirol Elkarteak, ondorengo egunetan eta orduetan Igartza futbol zelaian entrenamendu arropekin azaltzeko. Uztailak 8, asteartea, Ohorezko mailako jubenilak, 10:00etan, (1990-1991-1992an jaiotakoak); Infantil txikiak, egun berean, 18:00etan (1996an jaiotakoak).
Kadete neskak, baita ere
Uztailaren 8an neska kadeteek (1993 eta 1994an jaiotakoak) ere badute hitzordua, 19:30ean. Bestalde, uztailaren 14an, Ohorezko kadeteei egin diete deialdia, 18:00etan (1993-1994an jaiotakoak). Egun berean joan beharko dute mutil jubenilek eta neska seniorrek ere, 18:00etan (1992an eta aurrekoetan jaiotakoak).
Uztailaren 16an Ohorezko infantilen txanda izango da, 18:00etan (1995 eta 1996an jaiotakoak). Denek ere goian aipatutako egunetan eta orduetan joan behar dute Beasaingo Igartza futbol zelaira, antolatzaileek esan dutenez.
Irteera
Igande goizeko irteera
BEASAIN, Asmube egoitza - 2008-10-12
Kirola
Herri kirolak
BEASAIN, Bideluze plazan - 2008-10-12
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.